Deskribapena
Deskribapena
1984ko martxoaren 23an, arratsaldean, Emilio Javier Pérez de Arenaza y Sogorbe etxetik atera, autoa hartu eta gasolindegi batera joan zen. Biarritzen (Frantzian) bizi zen. 13.00ak aldera, gasolindegian amaitu eta gero, autoan sartu zen. Momentu horretan, motozikleta bat agertu eta gidariak tiro egin zion. Balazoek biktimaren burua zeharkatu zuten. Berehala hil zen. GAL erakundeak bere gain hartu zuen hilketa hau eta hiru urte geroago bi terrorista zigortu zituzen.
Javier Pérez de Arenaza Herri Batasuna alderdiko kidea zen eta bere emaztea Domingo Iturbe Abasolo, ‘Txomin’, ETAko buruzagi historikoaren arreba zen. Urte t’erdi lehenago, Frantziara ihes egin zuen Espainian atxiloketa baten ostean aske geratu eta gero. ETA militarrekin harremana zuela egotzi zioten.