• Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Mapa del terror
Mapa del terror
  • Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Erakutsi kokapena

Diego Valencia

Terrorismo yihadistaTerrorismo yihadista
Terrorismo yihadista

Gallery

Deskribapena

Adina: 65
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkondua
Lanbidea: Sakristaua
Atentatuaren data: 25/01/2023
Atentatuaren lekua: Algeciras
Arma: Arma zuria
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

2023ko urtarrilaren 25ean, 18:30 inguruan, Yassin Kanza terroristak Algeciraseko San Isidro parrokiara jo zuen eta bertako eliztarrekin eztabaidan aritu zen, erlijio katolikoa utz zezaten exijitu ondoren. Eztabaidaren ostean, alde egin eta ordubeteren buruan itzuli zen, aihotz batekin, eta Antonio Rodríguez apaiza zauritu zuen. Antonio egoera larrian eraman zuten Algeciraseko Puerta de Europa ospitalera.

Jarraian, Yassin Kanzak La Palma parrokiarantz jo zuen “heriotza kristauei” eta “Alá handia da” oihukatzen zuen bitartean. La Palma parrokian sartu eta zenbait ondasun eta kandela lurrera bota zituen. Diego Valencia sakristaua eliztarrak defendatzen eta Yassin Kanza parrokiatik kanporatzen saiatu zen, baina Kanzak aihotzaz erail zuen elizaren kanpoaldean, plaza Alta izeneko enparantzan. Terroristak bere bideari ekin zion hurbileko Europa kaperarantz, baina itxita aurkitu zuen. Virgen de las Lágrimas plazan atxilotu zuen poliziak.

La Palma parrokiako apaiza, Juan José Marina, aldameneko parrokian zegoen eta adierazpen hauek egin zituen Cadena SER irratian atentatuaren egunean: “mezaren erdian pertsona batek oihu egin du La Palman atentatu bat gertatua zela. Korrika etorri naiz honantz eta hau aurkitu dut”.

“Meza ondoren izan da. Zuzenean joan da haren kontra. Ez dugu mehatxurik jaso, behin izan ezik. Diegok pentsatu zuen aldarera gauzak botatzera igotzen diren pertsona horietako bat zela, baina suposatzen dut, momenturen batean, aihotz nahiko handi bat zeramala ikusi zuela eta haren kontra joan zen”, azaldu zuen apaizak Cadena SER irratian. Hildakoari buruz esan zuen: “Diego zen nire oinak eta nire eskuak. Niretzat, Diego gizon fidela izan da eta, seguruenik, heriotza hori niri zuzendua zen, baina berak aurkitu du”.

Diego Valencia sakristau laiko eta ezkondua zen, bi seme-alabaren aita.

  • Facebook
  • Twitter
  • Copiar enlace
Itxi

Location Get Directions

  • C. Ventura Morón, 2, 11201 Algeciras, Cádiz, España
© COVITE
Cookieen baimena kudeatzea
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookie-ak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuko informazioa gordetzeko eta/edo atzitzeko. Teknologia horien onespenari esker, hainbat datu prozesatu ahal izango ditugu, hala nola, nabigazio-portaera edo gune horretako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ez kentzeak eragin kaltegarria izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.
Funtzionala Always active
Biltegiratze edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak esplizituki eskatu duen zerbitzu espezifiko bat erabiltzeko legezko helbururako, edo komunikazio elektronikoen sare baten bidez komunikazio bat transmititzeko helburu bakarrerako.
Lehentasunak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak eskatu ez dituen lehentasunak gordetzeko legezko helburua lortzeko.
Estatistikak
Estatistiketarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa.
Estatistika-helburu anonimoetarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa. Errekerimendurik gabe, Interneteko zerbitzu-hornitzaileak edo hirugarren baten erregistro osagarriek zure borondatez betetzea, helburu horretarako bakarrik gordetako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili identifikatzeko.
Marketina
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko, publizitatea bidaltzeko edo erabiltzailea web batean edo antzeko marketin-helburuak dituzten web batzuetan arakatzeko.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Lehentasunak ikusi
  • {title}
  • {title}
  • {title}
  • Login
  • Register
*
*

Lost Your Password?

Reset Password

*
Back To Login
Please wait ...
*
*
*
*