Deskribapena
Deskribapena
Cristóbal Martín Luengoren kontrako atentatua haren etxetik oso gertu izan zen, Arangoiti auzoan. Etxera heltzear zegoen, garondoan tiro egin ziotenean. Emaztea eta alabetako bat berehala jaitsi ziren etxetik laguntzera, baina ezin izan zuten ezer egin. Cristóbal Martín Luengo anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko Ospitale Zibilera, baina hilik iritsi zen bertara. Baletako baten erreboteak Julián Pérez Gómez jo zuen, eta zauri arinak egin zizkion.
Atentatua egin zuten etakideek taxi bat hartu zuten Getxon, eta eskatu zioten Artxandako kiroldegira eraman zitzala arma garraio bat egitera. Hirugarren pertsona bat hartu zuten eta, biktimaren etxera iritsi zirenean, haietako bi taxitik jaitsi ziren, tenienteordea tirokatzearren, hirugarrena bolantean zain zegoen bitartean.
Cristóbalen hiltzailea Joseba Koldobika Begoña Ibarra zen; 1997an 33 urteko kartzela zigorra ezarri zioten krimenarengatik. Bakarrik bederatzi urte bete zituen. Hirugarren gradua eman zioten, depresioak jota zegoelako.
Cristóbal Martínek Bilbo zuen destino, hogei urte lehenagotik. 1983az geroztik administrazio lanak egiten zituen Bizkaiko Gobernu Militarrean.