Deskribapena
Jaioterria: Andalucía
Adina: 36
Seme-alabak: 1Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea Santutxun
Atentatuaren data: 29/10/1988
Atentatuaren lekua: Bilbo
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Cristóbal Díaz García zaintza lanean ari zen Bilboko Santutxuko Komisariako sarreran. Lan txanda amaitua zuen, baina guardian zegoen lankideak une batez postuan egoteko eskatu zion. Díaz García handik ordubetera hil zen, ebakuntza-mahaian, mira teleskopikoz hornitutako fusil batez tiro egin baitzioten. Tiroa 200 metro ingurutik egin zuen etakide batek. Hilketaren biharamunean, Sindicato Unificado de Policía erakundeak salatu zuen Santutxuko komisarian ez zegoela bala-kontrako txalekorik.