Deskribapena
Deskribapena
1994ko uztailaren 29ko 8.00ak aldera Francisco Veguillas Elices, Lurreko armadako teniente jenerala eta Defentsa Politikako zuzendari nagusia bere etxetik irten zen. Fuentes kalean bizi zen, Ramales plazatik hurbil. Egunero bezala, taberna batean gosaldu zuen eta, ondoren, blindatuta zegoen Peugeot 405 batera igo zen. Matrikula-zenbaki berezia zeukan ere eta atzetik bizkaitzain bikote bat zetorren beste auto batean. 8.45ak aldera, militarraren gidariak, Francisco Joaquín Martín Moya, Ramales plazari buelta bat eman zion, Oriente plazaren ondoan, eta Santiago kalerako bidea hartu zuen. Hori egin eta berehala, ETAko terrorista batek urrunetik bonba-auto bat aktibatu zuen: 40 kilo amosal zituen Ford Sierra bat. Eztandaren ondorioz, teniente jenerala hil zen, baita txoferra ere. Hirugarren biktima bat egon zen, César García Contonente. Madrilgo Ballet konpainian lan egiten zuen eta plaza hartan zegoen. Era berean, beste 20 pertsona zauritu zituen atentatuak, haien artean militarraren bizkartzainak ziren bi guardia zibilak.
César García Contonentek 24 urte zituen eta tramoiari bezala lan egiten zuen Madrilgo Ballet konpainian. Bere andregaia ere han lan egiten zuen. Egun hartan Hoyo de Manzanaresen ikuskizun bat eskaini behar zuten eta biktima kamioi bat betetzen ari zen konpainiaren materialarekin.
Argazkiak
