Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla-La Mancha
Adina: 57
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Erretiroduna, Telefónicako langile ohia
Atentatuaren data: 04/08/2002
Atentatuaren lekua: Santa Pola
Errudunak: Andoni Otegi Eraso, 'Iosu', y Óscar Celarain Ortiz, 'Peio', condenados por la AN en 2012 a 843 años de cárcel a cada uno por ser autores del atentado.
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2002ko abuztuaren 4ko 20.30ak aldera, Santa Polako Guardia Zibilaren kasernaren inguruan leherketa handia suertatu zen. Eztanda hainbat kilometrotan entzun zen. 50 kiloko lehergailu bat ezkutatzen zuen auto batek eztanda egin zuen kasernaren ondoan. Autobus geltoki bat zegoen inguruan, gainera. Atentatuaren ondorioz, sei urteko Silvia Martínez Santiago, agente baten alaba, eta Cecilio Gallego Alaminos, 57 urteko erretiroduna, hil ziren. Guztira, ETAk 30 zauritu utzi zituen. Haien artean Borja zegoen, Silviaren lehengusua, hiru urtekoa. Eztandaren inguruak jendez gainezka zeuden Santa Polara abuztuan turista ugari hurbiltzen delako.

Handik bost egunetara, ETAk DYA erakundeari deitu eta Santa Polan beste bonba bat jarri zuela adiera eman zion. Oraingo honetan hondartzan zegoen lehergailua. Poliziak 48 ordu behar izan zituen bonba aurkitzeko. 8 kilo kloratita zeukan lehergailuak eta bi palmondoen ondoan lurperatuta zegoen. Lehergailu-teknikariek desaktibatu zuten.

Cecilio Gallego Alcázar de San Juanen jaio zen (Ciudad Real). Telefónican lan egin zuen eta orain, behin erretiratuta, Torreviejan bizi zen. Oso ezaguna zen kirol ekintza ugari antolatzen zituelako eta eskoletan gitarra irakasten zuelako. Torreviejak bere semetzakoa izendatu zuen Cecilio. Ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituen.

Prentsa