Deskribapena
Jaioterria: Castilla y León
Adina: 22
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea Getxon
Atentatuaren data: 28/07/1991
Atentatuaren lekua: Getxo
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1991ko uztailaren 28an ETAk Carlos Pérez Dacosta guardia zibila hil zuen Bizkaiko Getxo herrian. Kordobako matrikula zeukan bereizgarri ofizialik gabeko ibilgailu batean Carlos Pérez Dacosta eta Francisco Aguilera Granados guardia zibilak zihoazen, Areeta auzoko Amaia kalean barrena. ETA talde terroristak jarritako bonba-auto bat lehertu zen ibilgailua igarotzen ari zen unean, Guardia Zibilaren kuarteletik 100 bat metrora zegoenean.
Erregeek Euskal Herrira egiteko bisitaren bezperetan, talde terroristak atentatu olde bat hasi zuen segurtasun indarretako kideen eta haien senideen kontra; olde horrekin batera gertatu zen hilketa. Erregeen bisita 1991ko uztailaren 30 eta 31rako zegoen aurreikusita.
Prentsa




