Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 54
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Zinegotzi ohia eta autobus gidaria
Atentatuaren data: 07/07/1975
Atentatuaren lekua: Deva
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Carlos Arginberri Elorriaga 1975eko uztailaren 7an hil zuen ETAk. Oso gizon estimatua zen Deban, bere jaioterrian. Ezagutu zutenek esan zuten “oso pertsona langilea” zela, “beti mesedeak egiteko prest”. Herrian zabaldua zen hura salataria zelako akusazioa, are gehiago, talde katoliko bateko kideek “Carlos hil” zioten pintadak egin zituzten, eta ETAk autobusa erre zion, hil baino lehen.

Hilketa eguerdian gertatu zen, Bilbo-Donostia errepide nazionaleko 40. kilometroan, Carlosek Debatik Itziarrera bidaiari asko zeramatzanean. Autobus barruan zihoazen ETAko bi terrorista gidariarengana hurbildu eta errepide nagusitik irtetera behartu zuten. Deiadarka “txakurra” deitu ondoren bederatzi tiro jo zizkioten atzetik berbertatik. Autobuseko hogeita bi bidaiarien artean Carlosen anai bat eta arreba bat zihoazen, eta hilketa ikusi zuten.

Terroristek ihes egin zuten, eta zenbait tiro jo zizkioten autobusari, bidaiarietako inork ez ziezaien segitu. Hilketa horrekin, ETA talde terroristak poliziaren isil-mandatariak izatea leporatzen zien pertsonen kontrako atentatu kanpaina bat abiatu zuen.

Prentsa