Deskribapena
Deskribapena
2006ko abenduak 30an ETAko terroristek 200 kiloko lehergailua ezkutatu zuten Madrileko Barajas aireportuko T4 terminalean aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan. Erakundea su-eten egoeran zegoen oraindik ere. ETAk Madrilen bonba bat ipini zuela ohartarazi zuen eta Poliziak aireportua hustu zuen. Hala ere, leherketa izugarriak Ekuadorren jaiotako bi pertsona erail zituen. Euren kotxeetan atsedena hartzen ari ziren. Atentatuak kalte material oso garrantzitsuak eragin zituen ere.
Carlos Alonso Palate Sailema Ambato herrian jaio zen, Quito hiriburutik bi ordu t’erdira. Bere ama itsua eta hiru anai-arreba han bizi ziren oraindik ere. Egun hartan aireportura joan zen lagun baten emaztearen bila. Terminalera sartu beharrean, aparkalekuan gelditzea erabaki zuen atsedena hartzeko asmoz. Lehergailuak bete-betean eragin zion eta bere gorpua urtarrilaren 3ra arte ez zen agertu.
Argazkiak



Audioa
Prentsa

