Deskribapena
Deskribapena
Lehergailu batek eztanda egin zuen Banco de Vizcayaren egoitzan, Bilboko Kale Nagusia, 1ean, Plaza Biribilaren ondoan. Jose Marti komandoko bi etakide sartu ziren bankuko bulegoetan, beste terrorista bat kanpoan zutela zain. Maletatxo batean laga zuten bonba, Atzerriko Diruaren Departamentuaren ondoan. Enplegatuek maletatxoa ikusi zutenean, txantxetan hasi ziren bonba bat izan zitekeelakoan, baina ez zuten serio hartu.
Etakideek bonba-abisu batzuk eman zituzten, baina handik hiru minutu baino igaroak ez zirenean lehertu zen bonba-maleta. Talde terroristak Egin egunkariaren bidez zabaldutako ohar batean akats teknikotzat eta gertaera tamalgarritzat jo zuenaren ondorioz, bertan hil ziren Ramon Iturriondo García, erakundeko kutxazaina, eta Aníbal Izquierdo Emperador, ordenantza. Beste hamar pertsona ere zauritu zituen leherketak, larri horietako batzuk, tartean bi egun geroago hil zen Benicio Alonso Gómez bera.