Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Canarias
Adina: 59
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Zalditeria koronela
Atentatuaren data: 19/09/1979
Atentatuaren lekua: Bilbo
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Goizeko bederatzietarako hogei minutu falta ziren, Gustavo Pérez Domínguez soldaduak gidatzen zuen ibilgailua kuarteletik irten zenean. Bilboko Jesusen Bihotza plazara zihoanean, gidariak Land Rover-a gelditu behar izan zuen, eskuinetik zetozen autoei pasatzen laga behar zien eta. Une horretan, hiru terroristak eskuinaldetik eta atzealdetik metrailatu zuten ibilgailua; bederatzi bala bota zituzten guztira.

Ibilgailua gidatzen zuen soldadua, Gustavo Pérez, 21 urtekoa, bizkarrean zauritu zuten. Oinez atera zen kanpora, baina konortea galdurik erori egin zen. Aurelio Pérez-Zamora Cámara koronela, zauri ugari zituela, Basurtuko Ospitaleko larrialdietarako gelan hil zen. Bitartean, atentatuaren lekuan bertan hil zen Julián Ezquerro Serrano komandantearen gorputzak ordubete egin zuen ibilgailu barruan, epaileak gorpua jasotzeko agindu zuen arte.

Aurelio Pérez-Zamora koronelak hogei bat egun baino ez zeramatzan Bilbon bizi izaten. Familia artean astirik hartu gabea zen, bizileku izango zuen hiri berrira aldatzeko.

Prentsa