Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 24
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 28/07/1979
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Antonio Pastor Martín agentearen eta Moisés Cordero López brigadaren kontrako atentatua 22:40 inguruan gertatu zen Donostiako Herrera auzoko kuartel-etxean, etakide batzuek, abiadura handian zihoan auto batetik, instalazioak metrailatu eta hiru agenteak tiroz jo zituztenean. Aipatu biak atentatutik ordu gutxira hil ziren Arantzazuko Ama ospitalean; hirugarren agente batek, José Álvarez Hilos izenekoak, bizia salbatzea lortu zuen, sei bala-tiro zituela zaurituta bazegoen ere.

Kuartel-etxearen kontrako erasoaren aurretik, egun horretan bertan bi polizia nazional hil zituzten Bilbon. Testuingurua bortizkeria handikoa zen, ETAk ofentsiba terrorista berria abiatua baitzuen Gernikako Estatutua lehen tramitean onartu ondoren, eta biktimarik eragin gabeko hilabete bat eta gero. Iruñean bi polizia zauritu ziren, halaber, lehergailu bat desaktibatzen saiatzen ari zirela, eta trafikoko bi guardia zibil ere metrailatu eta zauritu egin zituzten. Egun horretan bertan lehergailu batek eztanda egin zuen Portugaleteko zubi eseki batean, eta Bilboko Urioste auzoan ibilgailu batean zihoazenak agenteak harrapatzen saiatu ziren errepideko kontrol batean.

Prentsa