Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 26
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko kabo lehena (Trafikoa)
Atentatuaren data: 03/11/1980
Atentatuaren lekua: Zarautz
Errudunak: Juan María Tapia Irujo, José Javier Zabaleta Elósegui
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Ángel Retamar Nogales Trafikoko Taldeko lau lagunekin zegoen Zarauzko Haizea tabernan, zerbitzutik kanpo eta kaleko arroparekin. Hiru terrorista lokalean sartu ziren, metrailetak eskuan, ahalik eta jende gehiena hiltzeko asmoarekin, eta beste bi kanpoaldean zeuden zain. Hiltzaileek armekin tiro egin eta bost agenteetatik lau eta tabernako beste bezero bat hil zituzten. Etakideek lurrean errematatu zituzten, erori ahala. Metrailatze bortitzean beste sei pertsona zauritu ziren. Tabernan jasotako bala-zorroen arabera, terroristek hirurogei bat aldiz egin zuten tiro.

Ángel Retamarrez gain, Arturo López Hernández kabo lehena eta Modesto García Lorenzo eta Julio Cesar Castillejo Pérez guardia zibilak hil ziren. Beste agente bat, Nicolas Martín, larri zauritu zuten, baina ez zen hil. Guardia Zibileko kideez gain, Migel Lasa ile-apaintzailea hil zuten, eta Zarauzko beste lau bizilagun zaurituta gertatu ziren.

Hurrengo egunean protesta eguna izan zen Zarautzen, eta tabernak eta dendak itxi zituzten. Udalak aho batez gaitzetsi zuen atentatua, zinegotzi guztiek babestuta, baita Herri Batasunakoek ere.

Prentsa