Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 31
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Espetxe funtzionarioa Martutenen
Atentatuaren data: 13/03/1990
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: Francisco Javier Balerdi Ibarguren
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1990eko martxoaren 13ko arratsaldean, Ángel Jesús Mota Iglesias Donostiako Antigua auzoan zegoen. Emazteak bere aitaren argazki negozioa ixten zuen bitartean, Ángel furgonetara joan zen, haurra, besoetan zuela, barruan jartzeko. Une horretan, ETAko kide bat hurbildu eta berbertatik tiro egin zion. Lekukoen arabera, emakume batek jaso zuen haurra lurretik. Biktimak zenbait ordu eman zituen koma egoeran Donostiako Gurutze Gorriaren ospitalean, eta azkenean, martxoaren 14an, hil zen.

Ángel Jesús Motak Espetxe Erakundean egiten zuen lan, eta Donostiako Martutene espetxean zuen destinoa hamaika urte lehenagotik. Han, presoei paga banatzeaz eta lankideei nominak emateaz arduratzen zen.

Prentsa