Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 25
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko zerga zerbitzuko agentea
Atentatuaren data: 22/10/1978
Atentatuaren lekua: Getxo
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Gobelasko futbol zelaian zaintza-zerbitzu bat egin ondoren, futbol partida ofiziala zegoen arratsalde guztietan egiten baitzuten, Luciano Mata Corral sarjentua eta Andrés Silverio Martín, Carlos Troncoso Currito eta Luis Carlos Gancedo Ron guardia zibilak oinez zihoazen, bi bikote eginez, Getxoko Areetako kuartelera bueltan.

Metro gutxi batzuk egin ondoren, Telefónicaren eraikina eta Maximo Agirre kalea banatzen dituen hormaren atzean zain zituzten lau terroristek tiro egin zieten metrailetekin eta postaz kargatutako ehizako eskopetekin. Eskuineko espaloitik zihoazen bi guardia zibilak, Luciano Mata eta Carlos Gancedo, bete-betean harrapatu zituzten, eta lehena unean bertan hil zen, eta bigarrena handik gutxira. Ia-ia berehala metrailatu zituzten beste bi guardia zibilak. Andrés Silverio handik lau egunera hil zen. Lau terroristek hilketaren tokitik alde egin zuten, lapurtutako bi ibilgailutan zain zituzten beste bi pertsonaren laguntzarekin.

Euskadiko Partidu Komunistako 300 militante inguruk manifestazioa egin zuten Erromo auzoan, atentatua izan zen lekuan, atentatuagatik eta Euskal Herrian gertatzen ari zen indarkeria-giro gordinagatik protesta egiteko.

Prentsa