Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 49
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Zornotzako Udaltzaingoaren burua
Atentatuaren data: 30/09/1979
Atentatuaren lekua: Gernika-Lumo
Errudunak: Juan José Larrinaga Echevarría, Juan José Legorburu Guerediaga
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Alfonso Manuel Vilariño Orce zesta-puntako partidak ikusten izan zen, igande arratsaldean, Gernikako Jai Alai pilotalekuan. 20:30 inguru zirela pilotalekutik atera zen Durangoko lagun batekin, eta biktimaren ibilgailurantz abiatu ziren biak, inguruan zuten eta aparkatuta.

Udaltzaina Zarraburu kalean gora oinez zihoala, hiru terrorista hurbildu eta balazoka josi zuten metraileta batez. Alfonso Vilariñok bederatzi tiro hartu zituen, bularraldean sei, buruan bi eta lepoan bat.

Erailketa baino hilabete batzuk lehenago, biktimaren ibilgailua balaz josi zuten, baina orduan berak ez zuen batere tirorik jaso. Zornotzako lehengo alkatearen bizkartzain ere aritua zen, baina hura jada alde eginda zegoen, ETAren mehatxuak zirela eta.

Prentsa