Deskribapena
Jaioterria: La Rioja
Adina: 58
Seme-alabak: 1Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agente ohia. Michelinen segurtasun arduraduna
Atentatuaren data: 30/12/1985
Atentatuaren lekua: Usúrbil
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Alejandro Sáenz Sánchez oinez zihoan Gipuzkoako Lasarteko Michelin lantegian zuen lanpostura. Gabon zahar bezpera zen eta, gainera, azken laneguna zuen, erretiro aurreratua hartu behar baitzuen.
Terroristek taxi bat lapurtu zuten Hernanin, eta zuhaitz batean lotu zuten gidaria. Bi etakide zeuzkan zain instalazioetako aparkalekuan; hurbildu eta zenbait tiro egin zizkioten, buruan horietako bi. Ia-ia unean bertan hil zen, eta terroristek lurrean zela errematatu zuten. Michelineko langileen presentzia masiboa izan zen hiletan.
Alejandro Saénz Guardia Zibileko agente izan zen 13 urtez, eta sarjentu izatera iritsi zen, baina erakundea utzi zuen Bartzelona, Irun eta Lasarten egon ondoren.