Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 60
Seme-alabak: 5
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Armadako koronela
Atentatuaren data: 25/05/1975
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1979ko maiatzaren 25an, metrailetak eta granadak zeramatzaten ETAko bi terrorista Madrilgo Prosperidad auzoko Clara del Rey kalera hurbildu ziren lan-jantzi urdinez mozorrotuta. 9.15ak aldera, eskolta ez zeraman auto militar bat ailegatu zen. Luis Gómez Hortigüela teniente jenerala (Armadako langileria burua), Agustín Laso Corral eta Jesús Ábalos Jiménez koronelak eta Lorenzo Gómez Borrero gidari zibila ziren autoan zihoazenak. Gidariak abiadura moteldu zuenean bidegurutze batean gelditu behar zelako, terroristek ibilgailua metrailatu zuten tiro-segidak eginez. Gainera, granada bat bota zioten autoari. Laurak hil ziren.

Agustín Laso Corral Gómez Hortigüela teniente jeneralaren laguntzailea zen. Mata de Almuniakoa zen (Salamanca). 60 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bost seme-alaba zituen.

Argazkiak

Prentsa