Deskribapena
Deskribapena
15:30 inguru zirela, hiru pertsona, kaputxaduna horietako bat, biktimaren ile-apaindegian sartu ziren; komandoko beste kide bat lokaleko atearen ondoan geratu zen. Agapito Sánchez Angulo ilea txukuntzen ari zitzaion bezero bati, baina sartu berrikoetako batek lokaleko barruko gela batera eraman zuen biktima; aldi berean, une horretan zeuden lau bezeroei, horietako hiru adingabeak ziren, esan zien pareta baten aurrean zutik jartzeko. Atentatugileek 15 segundo inguru eman zituzten biktimarekin. Gero detonazio biak iritsi ziren. Ile-apaintzaileari tiro egin ondoren haren emaztea bertan zela, egileek, bik eskuekin estaltzen zuten aurpegia, ihesari eman zioten laugarren terrorista baten laguntzarekin, martxan zen auto batean zuten-eta zain.
Agapito Sánchezen erailketaren egun berean, Eusko Jaurlaritzak eta PSOEk dokumentu bat sinatu zuten “indarkeriaren eta terrorismoaren kontra borrokatzeko eta Konstituzioak eta Autonomia Estatutuak ezarritako esparrua erreserbarik gabe onartzeko”.
2003ko urtarrilean, Portugaleteko alkate sozialista Mikel Cabiecesek barkamena eskatu zion ile-apaintzailearen familiari, “gertaerek eskatzen zutenaren mailan ez egoteagatik”, Agapitori narkotrafikoa leporatu baitzion ETAk, gezurrez. Hau da, Portugaleteko Udalak 18 urte behar izan zituen hari omenaldia egiteko.
Prentsa



