• Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Mapa del terror
Mapa del terror
  • Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Erakutsi kokapena

José Manuel Olarte Urreizti

ETAETA
ETA

Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 42
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ostalaritza arloko enpresaria
Atentatuaren data: 27/07/1994
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: Valentín Lasarte Oliden
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1994ko uztailaren 27an, Valentin Lasarte etakideak garondoan tiroa joz hil zuen Jose Manuel Olarte Urreizti enpresari gipuzkoarra, hura lagun batzuekin kartetan ari zela Donostiako Alde Zaharreko elkarte gastronomiko batean. Jose Manuel goizeko ordu biak baino lehentxeago hil zen Arantzazuko Ama ospitalean.

 

Olarte zegoen elkarte gastronomikoa, Unión Artesana deitua, Gaztelupe elkarte gastronomikotik hirurehun bat metrora dago; Gaztelupen hil zuten, hain zuzen, futbolari ohi eta enpresari Jose Antonio Santamaría Vaqueriza, Olarteren kontrakoaren oso antzeko atentatu batean, 1993ko urtarrilaren hogeiko goizaldean. Kasu hartan ere Valentin Lasarte izan zen garondoan tiroa jo ziona, lagunekin elkartean afaltzen ari zenean Donostiako Danborradaren ospakizunetan.

 

Jose Manuel Olarte eta Jose Antonio Santamaría Donostiako Probintzia Auzitegiko Fiskaltzaren txosten batean agertu ziren; horretan, Gipuzkoako kontrabando eta narkotrafikoko ustezko sare batzuetako funtsezko pertsonatzat aipatzen zituzten. Horixe izan zen ETAk Olarteren hilketa justifikatzeko erabili zuen aitzakia.

 

Aipatzekoa da Santamaríaren zein Olarteren abokatua Fernando Múgica Herzog izan zela, 1996an ETAk hila halaber. Valentin Lasartek hiru hilketetan hartu zuen parte.

 

Olartek heriotza-zigorra zuen ezarria egunkari eta liburuetan agertutako informazio horiengatik guztiengatik. Orduko Gipuzkoako gobernadore zibilak El País egunkariari adierazi zionez, biktimari pertsonalki eman zioten aditzera, hilketa baino hiru hilabete lehenago, ETAk bere mugimenduei buruzko informazio zehatza zuela.

Prentsa

  • Facebook
  • Twitter
  • Copiar enlace
Itxi

Location Get Directions

  • Aldamar Kalea, 5, 20003 Donostia, Gipuzkoa, España
© COVITE
Cookieen baimena kudeatzea
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookie-ak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuko informazioa gordetzeko eta/edo atzitzeko. Teknologia horien onespenari esker, hainbat datu prozesatu ahal izango ditugu, hala nola, nabigazio-portaera edo gune horretako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ez kentzeak eragin kaltegarria izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.
Funtzionala Always active
Biltegiratze edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak esplizituki eskatu duen zerbitzu espezifiko bat erabiltzeko legezko helbururako, edo komunikazio elektronikoen sare baten bidez komunikazio bat transmititzeko helburu bakarrerako.
Lehentasunak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak eskatu ez dituen lehentasunak gordetzeko legezko helburua lortzeko.
Estatistikak
Estatistiketarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa.
Estatistika-helburu anonimoetarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa. Errekerimendurik gabe, Interneteko zerbitzu-hornitzaileak edo hirugarren baten erregistro osagarriek zure borondatez betetzea, helburu horretarako bakarrik gordetako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili identifikatzeko.
Marketina
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko, publizitatea bidaltzeko edo erabiltzailea web batean edo antzeko marketin-helburuak dituzten web batzuetan arakatzeko.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Lehentasunak ikusi
  • {title}
  • {title}
  • {title}
  • Login
  • Register
*
*

Lost Your Password?

Reset Password

*
Back To Login
Please wait ...
*
*
*
*