Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 19
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ikaslea eta Langile Sozialisten Alderdiko kidea
Atentatuaren data: 02/02/1980
Atentatuaren lekua: Boadilla del Monte
Errudunak: Emilio Hellín Moro, Ignacio Abad, José Ricardo Prieto, Félix Pérez Ajero, Juan Carlos Rodas, David Martínez Loza
Arma: Pistola
Hiltzailea: BVE

Deskribapena

1980ko otsailak 1ean, ostirala, PST alderdiaren kidea zen Yolanda González Martín euskal gaztea, 19 urtekoa, Aluche auzoko Tembleque kalean zeukan etxean zegoen bakarrik. Fuerza Nuevako kideak eta Batallón Vasco-Español taldeko Emilio Hellón eta Ignacio Abad bere etxera joan ziren. Poliziak zirela esanda, gaztea indarrez eraman zuten eta auto batean sartu zuten. Bidea, galdeketa egin zioten, baita torturatu ere. ETAko kidea zela egotzi zioten. San Martín de Valdeiglesias herrira doan errepidean, gutxi gora-behera 3. kilometroan, autotik jaitsi zedin eskatu zioten. Hellínek birritan tiro egin zion buruan gaztea lurrera bota ondoren.