Deskribapena
Deskribapena
Madrilgo M-11ko atentatua gertatu eta 13 urte igaro ondoren, jihadismoak berriro erasotu zuen Espainia. 2017ko abuztuaren 17an, arratsaldeko 17.00ak aldera, Younes Abouyaaqoub terroristak gidatzen zuen furgoneta bat Bartzelonako jendez gainezka zegoen Las Ramblas pasealekuan sartu eta pertsona ugari harrapatu zituen Buen Sucesotik Miró-raino. Guztira, 15 hildako –hain artean 3 eta 7 urteko bi haur- eta 131 zauritu egon ziren. Atentatua Daesh-ek hartu zuen bere gain Amaq albiste agentziaren bidez.
Xavier Martínez Mompartek hiru urte besterik ez zituen hil zenean. Paseo bat ematen ari zen arreba eta amarekin, baita amaren osaba-izebekin. Osaba Francisco López Rodríguez hil zen ere bai. Xavierren kasuan, furgonetaren kolpearen ondorioz haur-kotxetik erori eta kolpe handia jaso zuen buruan.