Deskribapena
Jaioterria: Jordania
Adina: 25
Seme-alabak: 0Lanbidea: Madrilgo Jordaniako Enbaxadako Administrazio Teknikaria
Atentatuaren data: 29/12/1983
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Subfusila
Hiltzailea: Al-Fatah
Deskribapena
Walid Jamal Balkizek Jordaniako enbaxadan lan egiten zuen. 1983ko abenduaren 29an, 15.00ak aldera, General Martínez Campos kaleko 41. zenbakian zegoen egoitza diplomatikotik irten zen. Berarekin Ibrahime Subhi Mohamed Mamid jordaniarra zihoan. Biak Walid Jamal Balkizen autoan sartu ziren. Kotxeak García de Paredes kaleko bidegurutze batean gelditu behar izan zuenean, metraileta bat zeraman ezezagun bat gidariaren leihora hurbildu zen eta tiro-segida bat egin zuen. 15 aldiz tiro egin zuen eta Walid Jamal Balkizek balazo gehienak jaso zituen, haietako bi buruan. Berehala hil zen. Bere kideak lurrera bota zuen bere burua eta bizirik ateratzea lortu zuen. Dena dena, balazoek besoetan eta lepauztaian zauritu zuten.