Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 21
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 28/09/1984
Atentatuaren lekua: Burgelu
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Ahots anonimo batek, Gasteizko Udaltzaingoari egin dei baten bitartez, aditzera eman zuen trenbidean lehergailu bat zegoela. Guardia Zibilaren dispositibo bat inguratu zen bertara, lehergailuak desaktibatzeko brigada bat zehazki, Grupo de Acción Rural deituaren patruila baten eta Dulantziko Guardia Zibilaren postuko beste unitate baten babesarekin.

Hiltzaileek trenbidean jarri zuten lehergailu bat, amu gisa, baina aldi berean beste lehergailu bat jarri zuten sastrakaz inguratutako bidezidor batean, amu gisako lehergailutik urrun. Bidaiari-tren bat geldirik zegoen trenbidean, espezialistek lehergailua egiazkoa zen ala ez argitu zain. Lehergailua zegoela uste zuten tokirantz trenbidea aztertuz zihoazela, agenteetako batek tupust egin zuen sastraka artean ezkutatutako hari mehe batekin; horrek, detonagailuari lotuta zegoela, aktibatu egin zuen alboko ezpondan jarritako bonba-tranparen karga, zortzi bat kilo goma-2z osatua.

Leherketa oso bortitza izan zen, eta zortzi guardia zibil harrapatu zituen. Victoriano Collado Arribas, Agustín Pascual Jove eta José Luis Veiga Pérez guardia zibilak unean bertan hil ziren. Beste bost lankide ere zauritu ziren, horietako bat, Manuel Gallardo, larri gainera.

Prentsa