Deskribapena
Deskribapena
1984ko otsailaren 8ko arratsaldean, Ángel Gurmindo Lizarra eta Vicente Perurena Telletxea Hendaiako Aizpurdi kalean hitz egiten ari ziren. Biak Ipar Euskal Herriko hiri honetan bizi ziren. Vicente Perurenak autoa handik oso hurbil aparkatuta utzi zuen. 19.50ak aldera, Espainiako matrikula zeukan kotxe bat agertu eta handik metrailetekin tiro egin zieten. Balazoek Gurmindo eta Perurena jo zituzten bai buruan baita lepoan ere. Berehala hil ziren. GAL erakundeak bere gain hartu zituen hilketa hauek.
Vicente Perurena, ‘Peru’, ETA militarreko kidea zen.
Zortzi urte lehenago Frantziara ihes egin zuen. Frantziako Poliziaren arabera, ETAko ‘mugalarien’ arduraduna zen, terroristei laguntza eskaintzen ziena Espainiatik Frantziarako bidean ekintzak burutu eta gero. Vicente Perurenak hitzaldia eskatu zion Gurmindori asteazken horretan susmoak zituelako: uste zuen kontrolpean zeudela.