Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 25
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibila
Atentatuaren data: 25/04/1986
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: José Ignacio de Juana Chaos, Antonio Troitiño Arranz, Esteban Esteban Nieto, Inés del Río Prada, María Inmaculada Noble Goicoechea, Juan Manuel Soares Gamboa, Idoia López Riaño
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Goizero, Guardia Zibilak Madrilgo enbaxadetan zaintza lanak egiten ari ziren agenteak ordezkatzen zituen. 1986ko apirilaren 25an, 7.15ak aldera, bederatzi agente zeraman Land Rover bat Italiako eraikinetik atera zen. Juan Bravo kalean zegoen Italiako ordezkaritza. SESBko enbaxadara zihoazenean, Príncipe de Vergarako semaforo batean gelditu ziren, Nuestra Señora del Rosario Amaetxearen ondoan. Han 55 emakume eta 60 jaioberri zeuden. Une hartan ETAko Madril taldeko kidea zen Antonio Troitiñok lehergailu baten detonagailua aktibatu zuen. Bonba semaforoaren ondoan aparkatuta zegoen auto batean ezkutatuta zegoen. Leherketa oso indartsua izan zen: lau kaletako eraikinen leihoak apurtu zituen eta ospitalaren horman zulo ikaragarria ireki zuen. Eztandak bete-betean jo zuen Land Roverra. Agenteetako bi berehala hil ziren autoan bertan erreta. Bonbak hirugarren bat handik urrun bota zuen. Laugarrena ospitalera bidean hil zen eta bostgarrena erietxera ailegatu eta berehala.

Biktimetako bat Vicente Javier Domínguez González zen. 25 urte zituen eta Plasencian (Cáceres) jaio zen.

Argazkiak