Deskribapena
Deskribapena
ETAko Bartzelona komandoak hiri horretako Gobernu Militarraren egoitzaren aurkako atentatu bat diseinatu zuen eta 1994ko apirilaren 18ko goizean burutu zuen. Egun horretan, terroristek tenporizadorea zuten granadak ipini zituzten aurretik lapurtutako kotxe batean. Autoa Bartzelonako portuan utzi zuten, Gobernu Militarretik gertu.
13.20ak aldera, lehergailuetako bik eraikinaren hormetan jo zuten. Hirugarrenak, ordea, bide-senaile baten aurka. Laugarrena, azkenik, ez zen aktibatu. Hirugarren horrek portuko langilea zen Vicente Beti Montesinosen heriotza eragin zuen. Ospitalera eraman zuten baina ebakuntza-gelan hil zen. Beste hauek zaurituta atera ziren: María Eugenia Bella Esparza, Daniel Sánchez Cristino, Antonio Pérez Jiménez, Manuel Hernández Pascual, Jorge Rosa Mendieta eta Juan Francisco Cortina Martínez. Guztiak zibilak ziren.
Handik hiru egunetara, Infanta Isabel de Aragón institutuko 500 bat ikasle Gobernu Militarreraino joan ziren ekintza terrorista gaitzesteko. Hildakoaren semeek institutu horretan ikasten zuten.