Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 42
Seme-alabak: 0
Lanbidea: HBko zinegotzia Donostian
Atentatuaren data: 28/09/1979
Atentatuaren lekua: Astigarraga
Errudunak: Ladislao Zabala, Ignacio María Iturbide
Arma: Subfusila
Hiltzailea: BVE

Deskribapena

1979ko irailaren 28ko gauean, Tomas Alba Irazustak bakarrik afaldu zuen Astigarragako Koko sagardotegian, eta goizeko ordu bi eta erdietan baserritik irten zen, establezimenduko jabeetako batekin eta hirugarren pertsona batekin. Atean haiek agurturik, Tomas Alba eta beste bezeroa bere automobiletara joan ziren, etxera itzultzeko, jabeak sagardotegiko ateak ixten zituen bitartean.

Jatetxe jabea etxera igotzen ari zenean, bi detonazio lehor entzun zituen, eta jaitsi zelarik Tomas Alba aurkitu zuen, hiltzeko zauriak zituela, bere ibilgailutik lau metrora.

Hasiera batean zalantzak sortu ziren Albaren hilketaren egiletzaren inguruan, lehen unean Grupos Armados Españoles-ek eta geroxeago bere burua ETA militarreko bozeramaile aurkeztu zuen batek erreibindikatu zutelako, eta horrek ere bazuen egiantz puntu bat, zinegotzia eta Herri Batasuna aurrez aurre baitziren une hartan. Alabaina, ETA militarrak eta HBk ukatu egin zuten hori, eta azkenean atentatua Batallón Vasco Español-en Iturbide komandoari egotzi zioten.

Prentsa