Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Rumanía
Adina: 37
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Igeltseroa
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Tibor Budik bakarrik urte t’erdi zeraman Espainian. Emaztea eta bera Errumaniatik etorri ziren. Ahalik eta diru gehien aurreztu nahi zuten euren jaioterrira itzultzeko. Espainian, San Fernando de Henaresen bizi ziren. Tibor igeltseroa zen eta emaztea, aldiz, etxekoandrea. 2004ko martxoaren 11ko goiz hartan elkarrekin gosaldu zuten eta, ondoren, Tiborrek trena hartu zuen Leganés udalerrira joateko. Berarekin Alois Martinas lankidea zihoan. Biak Téllez kaleko trenean hil ziren.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audioa

Prentsa