Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 26
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Conecta enpresako operadorea
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Sara Encinasek 26 urte zituen eta Vicálvaron bizi zen gurasoekin, ahizparekin eta amamarekin. Zuzenbide ikaslea zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Alcobendasen lan egiten zuen telefonista bezala. Gazteak kolpe handia jaso zuen 2004ko urtarrilean. Aitona hil zitzaion eta ezin izan zuen bere burua otsaileko azterketetara aurkeztu. Dena den, kurtsoa gainditzeko itxaropena zeukan. Bere senargaia Óscar deitzen zen eta etxe bat elkarrekin erosi nahi zuten. 2007an haren eraikuntza amaitu behar zuten. Martxoaren 11ko goiz hartan, Sarak trena hartu zuen lanera joateko. Senideek 36 ordu itxaron zituzten  neskaren heriotzaren berririk izan gabe.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa