Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 30
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Fabrika bateko langilea eta ETA (m)-ko kidea
Atentatuaren data: 03/05/1984
Atentatuaren lekua: Saint-Martin-d'Arrossa
Arma: Pistola
Hiltzailea: GAL

Deskribapena

1984ko maiatzaren 3an, arratsaldean, Rafael Goicoechea Errazquin eta Jesús Zugarramurdi Huici Arrosan zegoen lantegi batetik irten ziren Citroën Dyane 6 batean. Han lan egiten zuten. Baigorrin bizi ziren eta hara joateko errepidea hartu zuten. 17.00ak aldera, motozikleta batek aurrea hartu eta motozaleek –pistola zeramatenek- hain aurka tiro egin zuten. Balazoek Rafael Goicoechea berehala hil zuten eta haren laguna zauritu zuten.

GAL erakundeak bere gain hartu zuen hilketa. Biak ETA militarreko kideak ziren eta autoa erakundearen beste kide batekoa zen. Poliziaren arabera, Zugarramurdik, ‘Kiskur’, Luis Carrero Blancoren aurkako atentatuan parte hartu zuen 1973an.

Prentsa