Deskribapena
Adina: 51
Seme-alabak: 5Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Segurtasun zaindaria, Guardia Zibilaren agente erretiratua
Atentatuaren data: 21/12/1976
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Subfusila
Hiltzailea: GRAPO
Deskribapena
Hamarrak laurden gutxitan, armak zeramatzaten bost gazte Emilio Muñoz kaleko Banco Hispano Americanoko bulego batera sartu ziren. Lapurreta bat burutzeko asmoa zutela adierazi zuten eta han zueden 18 langileei, 4 bezeroei eta zinpeko zaindariari lurrean etzan zitezen eskatu zieten. Zaindaria Policronio Chillón deitzen zen eta Guardia Zibileko kide ohia zen. Gazteetako batek 16 milioi pezeta hartu zituen (96.000 bat euro) eta besteek, metrailetekin, bahiak mehatxatzen zituzten. Zaindariak mugimendu bat egin zuen eta erasotzaileetako batek tiro egin zion. Guztira, zortzi bat balazo jaso zituen eta berehala hil zen. Gazteak GRAPO taldeko kideak ziren.