Deskribapena
Jaioterria: Extremadura
Adina: 58
Seme-alabak: 1Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Saltzailea
Atentatuaren data: 23/12/1978
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: Manuel María Ostolaza Alcocer, Luis María de Marcos Olaizola
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Cácerestik Donostiara iritsi ondoren, Pedro Garrido Caro “Ana Mari” janari-dendatik igaro zen; Altza pasealekuko denda horren jabea zen, emaztearekin batera. Dendan zain zeuzkan Filomena González emaztea eta María Pilar alaba. Une horretan, kanpoaldean zain zeuden etakide batzuek tiro egin zieten Pedrori eta familiari.
Merkatariak hiru tiro hartu zituen, eta azkenak lepoan jo eta jugularra ebaki ziolarik odolusturik hil zen bertan. Emaztea larri zauritu zuten, baina bizirik atera ahal izan zen Gurutze Gorriaren ospitalean egin zioten ebakuntzari esker. Haurra ere zauritu, eta Arantzazuko Ama ospitalean tratatu zuten.