Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 43
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko inspektorea eta TEDAX taldeko lehergailu-teknikaria
Atentatuaren data: 01/07/1991
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko ekainaren 27an Express Cargo mezularitza enpresak Justizia Ministeriora pakete bat eraman zuen. Espainiako Espetxeen Langileria zuzendariorde ohi batentzat zen. Eraikinaren zaindariek ezin izan zuten eskanerrarekin barruan zer zegoen ikusi eta fardela itzuli zuten. Uztailaren 1ra arte paketea Express Cargoren biltegian gelditu zen, ETAk enpresaren bulegoetako batean bonba bat zegoela ohartarazi zuen arte hain zuzen.

Polizia Nazionaleko TEDAX taldearen lehergailu-teknikariak Villaverdeko poligonoan zegoen bulego hartara joan ziren. Orduak eman zituzten han baina azkenean, 22.15ak aldera, bonbak leherketa bat eragin zuen. Luis Claraco López eta Pedro Domínguez Pérez agenteak berehala hil ziren. José Luis Jiménez Barrero inspektoreordea larriki zaurituta atera zen eta handik bi egunetara Doce de Octubre ospitalean hil zen ere.