Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 48
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 10/03/1989
Atentatuaren lekua: Santiago de Compostela
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1989ko martxoaren 10an, goizean, Guardia Zibileko agenteak ziren Pedro Cabezas González eta Constantino Limia Nogueira Donejakuen zeuden, Platerías plazan. Bertan Espainiako Bankuaren bulego bat zegoen eta 24 orduko zaintza zerbitzu bat zeukan.

11.30ak aldera, GRAPO erakundearen bost kideko –hiru gizon eta bi emakume- talde ibiltari bat agertu zen. Pistolak zeuzkaten eta eraikinean sartu ziren. Hurbil-hurbiletik bi agenteak tirokatu zituzten. Balazoak buruan eta lepoan jaso zituzten eta berehala hil ziren. Terroristek agenteen armak lapurtu zituzten baina ezin izan zuten kutxa gotorra ireki. Emakumeetako bat beste atentatu batean hil zen, baina besteak zigortu zituzten. 60 urtetara ailegatzen ziren kartxela-zigorrak jaso zituzten.

Pedro Cabezasek 47 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi alaba zituen. Hilketaren ostean, familiak ezezagunen deiak jaso zituen eta atentatuari buruzko txantxak entzun behar zituzten.

Prentsa