Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 47
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Armadako teniente koronela
Atentatuaren data: 21/01/2000
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2000ko urtarrilaren 21ko goizean, ETAko Madril taldeak 20 kilo lehergailu zituen bonba-auto bat Pizarra kalean aparkatu zuen, Virgen del Puerto pasealekuaren ondoan. Inguru hartan militar asko eta asko bizi ziren. 8.00ak aldera, Pedro Antonio Blanco teniente koronelak auto ofiziala zain zeukan Armadaren Kuartel Nagusira joateko. Ekonomia Gaietarako Zuzendaritza Nagusian lan egiten zuen. Militarra autora zihoanean, terroristek lehergailua aktibatu zuten. Teniente koronela berehala hil zen eta gainera atentatuak 13 urteko neska bat larriki zauritu zuen. Pedro Antonio Blanco ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen, 16 eta 11 urtekoak. Atentatu hau ETAk 1998ko irailean su-etena apurtu zuenetik burututako lehena izan zen.

Argazkiak

Prentsa

Testigantza