Deskribapena
Deskribapena
Pascual Iris Toribiok 20 urte zituen. Bai disko musika bai bideojokoak maite zituen. Diskoak jartzea gustatzen zitzaion eta DJ bihurtu nahi zen, baina momentuz telefono mugikorrak saltzen zituen. Martxoaren 11ko goiz hartan Recoletosera zihoan Vallecastik. Han lagun batekin topatu zen eta elkarrekin ekin zioten bidaiari. Dena den, lagunak zigarro bat piztu zuen eta atzean geratu zen behin geltokian zeudenean. Marcosek leherketak entzun zituen urrunetik eta konturatu zen laguna ez zuela inoiz gehiago ikusiko.
2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.