Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 19
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: INEFen ikaslea
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Óscar Abril Alegre Unibertsitatera zihoan. Hezkuntza Fisikoa ikasten ari zen INEFen. Bere aita ere Hezkuntza Fisikoko irakaslea zen. Bederatzi hilabete lehenago bere bikotea ezagutu zuen. Jana deitzen zen. Egunero elkarrekin zihoazen INEFera, elkarrekin ikasten bait zuten. Téllez kaleko trenean zihoazen. Janak Óscarren gorpua lurrean etzanda ikusi zuela adierazi zuen. Ez zen mugitzen.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa