Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Catalunya
Adina: 26
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Etxeko andrea
Atentatuaren data: 29/05/1991
Atentatuaren lekua: Vic
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko maiatzaren 29ko 19.05ak aldera, ETAk Vic hiriko Guardia Zibilaren kasernaren kontra bonba-auto bat bidali zuen.Kotxearen barruan 12 bonbona sartu zituzten. Bakoitzak 18 kilo amonal zituen. Arratsaldeko ordu horretan, agenteen senideak kasernaren etxebizitzetan zeuden eta haien seme-alabak, patioan jolasten.

Bonba-autoak atzera-martxa blokeatuta zeukan. Behin kasernaren barruan zegoenenan, Juan Carlos Monteagudo terroristak urrunetik aktibatu zuen lehergailua. Eztanda gogorrak bederatzi pertsona erail zituen. Haietako bost adin txikikoak ziren. Vic-ko ospitaleak zailtasunak izan zituen biktima guztiak hartzeko eta batzuk Bartzelonara eraman behar izan zituzten helikopteroz.

Nuria Ribó Parera eta bere senarra, Juan Chincoa Alés, atentatu honen ondorioz hil ziren. Haien alaba zaurituta atera zen eta umezurtz geratu zen oraindik bi urte baino ez zituenean.

Prentsa