Deskribapena
Deskribapena
Nicoleta Diac Errumanian jaio zen eta Cosladan bizi zen lagunekin. Hauen esanetan, Nicoletak zailtasun handiak izan zituen bizitzan. Katolikoa ez zenez, gurasoen laguntza galdu zuen, adibidez. Madrilen lan egiten zuen neskame moduan eta pizzería bat ireki nahi zuen. Normalean ez zen lanera joaten oso goiz, baina egun hartan ordutegia aldatu zioten. Nagusia erditzeko zorian zegoen eta, horren ondorioz, lanera sartzeko ordua aldatu zuen. Nicoleta oso pozik zegoen jaiotza harekin, baina egun hartan bertan jaio zen haurra ez zuen ezagutu. Téllez kaletik zihoan trenean hil zen.
2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.
Argazkiak




Audio
Prentsa



