Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla-La Mancha
Adina: 31
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Armatuko Agentea
Atentatuaren data: 01/10/1975
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

GRAPO taldeak (Grupo de Resistencia Antifascista Primero de Octubre) 1975ko urriaren 1an agertu zen lehen aldiz Espainiako gizartearen aurrean. Egun hartako goizean lau atentatu burutu zituzten terroristek Espainiako Poliziaren agenteen aurka. Erasotutako poliziok Madrilgo banku-bulegoetan zeuden.

Haiteako bat Miguel Castilla Martín zen eta Caja Madrid erakundeko bulego batean zegoen. Bi gazte sartu ziren eta hurbil-hurbiletik tiro egin zioten. Agentea La Paz ospitalera eraman zuten eta ebakuntza ugari egin zizkioten bala bat lepotik burura sartu bait zitzaion. Hala ere, Miguel Castilla urriaren 8an hil zen.