Deskribapena
Deskribapena
Miguel Ángel Prieto Villaluenga de la Sagran bizi zen, Toledoko herri txiki batean, emaztearekin eta bi alabekin. Nagusiak bi urte zituen eta txikienak hiru hilabete bakarrik. Egunero, arreba eta bera kotxez joaten ziren Villaverdeko geltokiraino. Han, banatu eta Miguel Ángelek Chamartínerako trena hartzen zuen. Handik hurbil lan egiten zuen. Telekomunikazio injinerua zen. 2004ko martxoaren 11an bakarrik joan zen, ordea. Santa Eugeniako geltokian suertatu ziren leherketen ondorioz hil zen.
2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.