Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Comunidad Valenciana
Adina: 24
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibila
Atentatuaren data: 14/07/1986
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: José Ignacio de Juana Chaos, Antonio Troitiño Arranz, Idoia López Riaño, Inés del Río Prada, Esteban Esteban Nieto, Juan Manuel Soares Gamboa, Santiago Arrospide Sarasola "Santi Potros"
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Goizero, Guardia Zibileko konboi batek (autobus bat, minibus bat eta jeep bat) 18 eta 25 urteren arteko 70 bat agente garraintzen zituen Trafiko Eskolatik, Príncipe de Vergara kalean, Venta de la Rubiako motorrentzako gidatze-praktiketarako eremura, Madrileko kanpoaldean.

1986ko uztailaren 14ko goizean, ETAko terroristek Dominikar Errepublikako enparantzan lehergailuz betetako bonba-furgoneta bat aparkatu zuten. 35 kiloko lehergailua zen, gehi metraila. Konboia handik igaro zenean, terroristek lehergailua eztandarazi zuten. Izugarrizko eztanda eragin zuen eta, haren ondorioz, 12 agente hil ziren eta beste 78 pertsona, bai guardiak baita oinezkoak ere, larriki zaurituak suertatu ziren.

Miguel Ángel Cornejo Ros, 24 urtekoa, Burjassot herrian (Valentzia) jaio zen. Ezkonduta zegoen. “Neska ilusioz beteta zegoen. Bere senarra asko maite zuen. Familia handitu nahi zuen baina berak itxaroteko esaten zion: ‘Amaitzeko gutxi falta zait eta gure etxea erosten dugunean seme-alabak onerako etorriko dira’. Eta orain, begira, neska gixajoa negar-malkotan dago’, adierazi zuen biktimaren amak Informe Semanal sailak egin zuen erreportajean.

Argazkiak