Gallery

Deskribapena

Adina: 49
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Banku bateko langilea
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

María Teresa Tudancaren irudiak martxoaren 11an gertatu zena oso ondo adierazten zuen. Biktima, larriki zaurituta, eserita aurkitu zuten Atochako geltokiko horma baten kontra. Leherketen ondorioz, kaskezurrean traumatismo bat sufritu zuen eta handik 18 egunetara Doce de Octubre ospitalean hil zen. Alcalá de Henaresen bizi zen, ezkonduta zegoen eta 26 urteko semea zuen. Bizilekutik egunero joaten zen trenez lanera. Banketxe batean lan egiten zuen. Bidaian, maite zuen literatura historikoa irakurtzen zuen beti.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audioa

Prentsa