Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 16
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ikaslea
Atentatuaren data: 08/05/1980
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Desconocida
Hiltzailea: BVE
Deskribapena
Maria Jose Bravo del Valle Francisco Javier Rueda Alonso mutil-lagunarekin zihoan, lan-istripu baten ondoren aseguru-etxera egindako bisitan. Lekuko batek arratsaldeko seiak inguruan ikusi zituen azken aldiz. 19:20 zirela, Javier Rueda Miserikordia bidean jaso zuten, garezurreko hezurra hautsita eta eskuineko parietala hondoratuta zituela. Maria Jose Bravoren gorpua hurrengo eguneko arratsaldeko seietan agertu zen, mutil-laguna jaso zuten lekutik 200 metro ingurura. Jakin ahal izan zen talde bat oldartu zitzaiela gazteei, eta beisboleko bate batez jo zutela Javier, konorterik gabe utzi arte. Maria Jose bahitu eta sistema berarekin hil zuten. Hil aurretik, bortxatu egin zuten.