Deskribapena
Deskribapena
Manuel López Fernández guardia zibila eta Juan García Mencía lankidea ohiko ikuskaritza lanak egiten ari ziren Irungo tren geltokiko muga inguruan. Nasan zeuden, hamar bat metro zirela elkarren artean. Une horretan jende asko zebilen, bidaiari asko jaitsi berriak baitziren tren frantses batetik.
Bat-batean, bi eta lau gazte artean (kontu honetan lekukoen bertsioak ez datoz bat), jantzi militarrak soinean batzuk, nasak lotzen dituzten lurrazpiko pasaguneetako batetik atera ziren eta, tunelaren ahotik bertatik, tiro egin zuten bi metrailetarekin. Juan Manuel García, kriminalengandik hurbilen zegoena, hantxe bertan hil zen, hiru tiro hartu zituen eta buruan.
Manuel López Fernández trenbidearen eta nasaren artean erori zen, hiru tiro zituela bularraldean, eta Donostiako Arantzazuko Ama Ospitalean artatu bazuten ere, hil egin zen.