Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 29
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 31/10/1979
Atentatuaren lekua: Portugalete
Arma: Lapa-bonba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Manuel Fuentes Fontán Santurtzin bizi zen, baina Portugaletera joan ohi zen, han bizi zuen eta andregaia. Egun horretan neskarekin bazkaltzera joan zen, eta 15:20 inguru zirela irten zen etxetik, kale-jantzian, Santurtziko kuartelera itzultzeko. Eraikinetik irten eta guardia automobilerantz joan eta bertan sartu zen.

Une horretan bi terroristak, altxatzen ari ziren eraikin bateko hesiaren ondoan jarrita zeudela kaputxa jarrita bata eta aurpegia zapi batez estalita bestea, tiro egin zioten subfusil eta pistola batez. Bost metro baino hurbilagotik egin zioten tiro. Biktima automobilean geratu zen, hiltzeko zauriak zituela, eta anbulantzia batek Santurtziko San Juan de Dios klinikara eraman zuen; handik minutu gutxira hil zen.

Prentsa