• Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Mapa del terror
Mapa del terror
  • Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Erakutsi kokapena

Manuel Eleuterio Liáñez Benítez

Defensa Interior

Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Huelva
Adina: 71 urte
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: CNTren sindikalista eta likoreen merkataritza-agentea
Atentatuaren data: 13/06/1962
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Defensa Interior

Deskripzioa

Manuel Eleuterio Liáñez Benítez CNT sindikatu anarkistaren militantea izan zen gaztetan. Dena den, 1962an, hil zuten urtean, aspalditik utzia zuen jada jarduera sindikal eta politiko oro. Une horretan 71 urte zeuzkan, eta ezkongabea zen; bakarrik bizi zen, eta ez zuen seniderik. Pentsio batean bizi zen, eta bertako ugazabak esan zuenez, “likoreen arloko salmenta-agente ziharduela esaten zuen”, “oso atsegin eta edukatua” zen eta “bizimodu moderatua zeraman, inoiz ez nion ezohiko ezer antzeman”. Sekula ez zion “politikaz hitz egiten entzun, kontrakoa baizik, eta oso katolikoa zelako adierazpenak egiten zituen”.

1962ko ekainaren 13an Liáñez 09:15ean irten zen pentsiotik. 11:00etan leherketa bortitza izan zen trenbideko erdiko nasan, Instituto Nacional de Previsión deituaren ordezkaritzaren parean. Manuel Eleuterio Liáñez hantxe zegoen, eta esku bien anputazio traumatikoa eta erredurak eta zauri sakonak izan zituen gorputz enborrean eta buruan; horien guztien ondorioz hil zen. Gainera, beste bi pertsonak ere zauri arinak izan zituzten atentatuan.

Atentatuaren lehen hipotesia izan zen terrorista bati bere bonba lehertu zitzaiola, baina laster baztertu zuten ideia hori. Kasuaren instrukzio-epaileak adierazi zuenez, biktimak “inolako zalantzarik gabe, ikusi egin zuen lehergailua diru-zorro batean jarrita, zer zen jakin gabe; eskale txiroa zenez, hartu egin zuen, eta diru-zorroan zer zegoen ikusteko manipulatu nahi izan zuenean, heriotza eragin zion leherketa gertatu zen”. Alabaina, azalpen hori baliozkotzat eman bazuten ere, oker zegoen diru-zorroari dagokionez, ez baitzen lapurtua, Liáñezena berarena baizik.

Poliziak sekula ez zituen atentatuaren egileak atxilotu. Ez dakigu nor izan ziren, bai ordea zer talde terrorista izan zen: Defensa Interior (DI). FAI, CNT eta Juventudes Libertarias-ek 1962an sortua, taldeak indarkeria erabili zuen Francisco Francoren diktadura amaiarazten saiatzeko. Helburua lortzetik urrun, baina, 1963an exekutatu egin zituzten bi taldekide, eta 1965ean taldea desegin egin zen. DI anarkistaren “arrakasta” bakarra izan zen oker batez hiltzea anarkosindikalista izandako bat: Manuel Eleuterio Liáñez Benítez.

  • Facebook
  • Twitter
  • Copiar enlace
Itxi

Location Get Directions

  • C. de Sagasta, 28004 Madrid, España
© COVITE
Cookieen baimena kudeatzea
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookie-ak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuko informazioa gordetzeko eta/edo atzitzeko. Teknologia horien onespenari esker, hainbat datu prozesatu ahal izango ditugu, hala nola, nabigazio-portaera edo gune horretako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ez kentzeak eragin kaltegarria izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.
Funtzionala Always active
Biltegiratze edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak esplizituki eskatu duen zerbitzu espezifiko bat erabiltzeko legezko helbururako, edo komunikazio elektronikoen sare baten bidez komunikazio bat transmititzeko helburu bakarrerako.
Lehentasunak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak eskatu ez dituen lehentasunak gordetzeko legezko helburua lortzeko.
Estatistikak
Estatistiketarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa.
Estatistika-helburu anonimoetarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa. Errekerimendurik gabe, Interneteko zerbitzu-hornitzaileak edo hirugarren baten erregistro osagarriek zure borondatez betetzea, helburu horretarako bakarrik gordetako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili identifikatzeko.
Marketina
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko, publizitatea bidaltzeko edo erabiltzailea web batean edo antzeko marketin-helburuak dituzten web batzuetan arakatzeko.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Lehentasunak ikusi
  • {title}
  • {title}
  • {title}
  • Login
  • Register
*
*

Lost Your Password?

Reset Password

*
Back To Login
Please wait ...
*
*
*
*