Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Comunidad Valenciana
Adina: 60
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Valentziako Unibertsitatean merkataritza-zuzenbideko katedraduna
Atentatuaren data: 15/01/1992
Atentatuaren lekua: València
Errudunak: Francisco Múgica Garmendia, Pakito, y José Luis Álvarez Santacristina, Txelis, condenados en 2003 a 30 años de cárcel por asesinato. A la misma pena fue condenado José Luis Urrusolo Sistiaga.
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1992ko urtarrilaren 15an, goizean, Manuel Broseta merkataritza-zuzenbideko katedraduna ikasle batekin zihoan Valentziako Unibertsitatera. Eraikinaren lorategiak zeharkatzen ari zirenean, ETAko bi terrorista irakasleari hurbildu zitzaizkion. Ikasleari handik joateko agindu zioten eta Broseta tirokatu zuten. Berehala hil zen.

Terroristek Aragoi hiribidea eta Savoiako Amadeo kalearen arteko bidegurutzean utzi zuten auto batekin ihes egin zuten. Ondoren, autoaren barruan lehergailuak ipini zituzten ere. Bonbak Poliziaren lehergailu-teknikariek ibilgailua arakatzen ari zirenean eztanda egin zuen. José Vicente Marcos agentea larriki zauritu zuen eztandak. Auzitegi Nazionalaren epaiaren arabera, poliziak 784 egun behar izan zituen osatzeko.

Manuel Broseta Banyeres de Mariolan (Alacant) jaio zen. Valentziako Erkidegoan oso ezaguna zen. Unibertsitatean ibilbide luzea zeukan eta gainera Adolfo Suárezen gobernuan Autonomia Erkidegoetarako Estatu idazkaria izan zen, baita UCD alderdiko senataria ere. Gainera, Estatu kontseiluko kidea zen. Enpresa pribatuan ere zuzendaritza lanak burutzen zituen. Ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen.

Prentsa

Testigantzak