Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 22
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea Gernikan
Atentatuaren data: 09/09/1987
Errudunak: Jesús María Ciganda Sarratea, Juan Carlos Balerdi Iturralde, Fermín Urdiain Ciriza, Iñaki Zugadi García y Miren Iosune Onaindia Susaeta
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Gaueko hamar eta erdietarako minutu gutxi falta zirela, Manuel Ávila García guardia eta Federico Carro Jiménez kaboa, kale-jantzian patruila lana egiten ari zirela ibilgailu ofizial batean baina inolako bereizgarririk gabe, automobil batera hurbildu ziren, Ford Fiesta gorri batera, susmagarri egin baitzitzaien. Hura ikuskatu behar zuten unean leherketa gertatu zen, ETAko Eibar taldeko kide Juan Carlos Balerdi hiltzaileak eragindako urruneko aginte batez. Manuel Ávila guardia zibila bertan hil zen, eta Federico Carro kaboa handik gutxira, Basurtuko Ospitalera zeramatenean.

Prentsa